Itxi

Gipuzkoa

Donostiako Alkatetzarako Juan Karlos Izagirre proposatu du EH Bilduk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

2011 eta 2015 urteen artean Donostiako alkate bihurtu zen Izagirre, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile lanetan dabil egun.

Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkatetza lortzen saiatuko da berriro. Argazkia: EITB MEDIA

Donostiako Alkatetzarako Juan Karlos Izagirre proposatu die EH Bilduk koalizioko kideei, EH Bilduk berak baieztatu duenez. 2011 eta 2015 urteen artean Donostiako alkate bihurtu zen Izagirre, Odon Elorza sozialista ordezkatuta. PSEko primarioetan Donostiako alkategai izateko lehiatuko dira Elorza bera eta Marisol Garmendia.

Egun, Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile lanetan dabil Izagirre. 1963ko ekainaren 1ean jaioa, medikua da lanbidez, eta demokraziaren Donostiako 5. alkate bihurtu zen. Gaur egun Eneko Goia (EAJ) da Donostiako alkatea.

Sare sozialen bidez Juan Karlos Izagirrek adierazi duenez, "donostiarren eguneroko beharrekin bat egiten duen proposamen politiko bat aurkezteko unea da". EH Bilduk luzatutako konfiantza eskertu du. "Elkarrekin lortuko dugu", gaineratu du.