Itxi

2023ko Foru hauteskundeak

Unai Rementeriak ez du bere burua berriz aurkeztuko Bizkaiko ahaldun nagusi kargurako

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Politikari jeltzaleak erabakia alderdiari jakinarazi dio, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.

Unai Rementeria

Unai Rementeria egungo Bizkaiko ahaldun nagusiak (EAJ) ez du bere burua berriz aurkeztuko Bizkaiko ahaldun nagusi izateko 2023ko foru hauteskundeetan, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez. 

Iturrien arabera, politikari jeltzaleak erabakia bere alderdiari jakinarazi dio dagoeneko.

Datorren urtean, bi legegintzaldi beteko ditu Rementeriak ahaldun nagusi karguan, eta 2015ean iragarri zuenez, gehienez zortzi urte egitea zen bere asmoa. 

EAJren Bizkai Buru Batzarra (BBB) urriaren 4an hasiko da barne hautaketa eta prozesu horretan aukeratuko ditu foru eta udal hauteskundeetarako hautagaiak. Gipuzkoan eta Araban urri amaieran ekingo diete primarioei.