Itxi

'Bisitaria'n, ETB1-en

Egiguren: 'Ni neu nazionalista sentitzen naiz'

Erredakzioa

PSE-EEren presidenteak aitorpen deigarriak egin ditu Xabier Euzkitzek gidatzen duen 'Bisitaria' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidenteak hautsak harrotuko dituen adierazpenak egin ditu beste behin ere: ''Ni neu nazionalista sentitzen naiz''.

Buruzagi sozialistak adierazpen deigarri horiek egin ditu Xabier Euzkitzek gidatzen duen 'Bisitaria' saioan, ETB1en.

Eguigurenek azaldu duenez, "ni neu nazionalista sentitzen naiz, baina ez Euskadikoa, Euskal Herrikoa baizik".

PSE-EEren buruak argi adierazi du ez dela nazionalista "sabinianoa", izan ere, "badirudi nazionalistak sabinianoa izan behar duela". "Euskadiko zentroak Nafarroa izan behar dik!", gaineratu du.

Arnaldo Otegi

Gaur emititu den elkarrizketaren beste momentu batean Arnaldo Otegiz hitz egiten du eta kartzelan "mendeku politikoagatik" dagoela esan du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)