Itxi

Adierazpena Gernikan

EPPK-k damua gaitzetsi eta amnistiaren alde egin du

Erredakzioa

Eragindako "minaz" jabetzen dela adierazi du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Halaber, "ekintza armatua borrokarako baliabide gisa" erabiltzea amaitutzat ematen duela iragarri du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eragindako "minaz" jabetzen dela adierazi du, nahiz eta batzuek "biktimen gaia gatazka luzatzeko" erabiltzen dutela uste duten.

Gernikan (Bizkaia) egindako ekitaldi batean ezagutzera eman dute azken hilabeteetan egindako hausnarketa. ETAko preso ohiak, senitartekoak eta ezker abertzaleko buruzagi politikoak egon dira bertan.

Gobernuak birgizarteratzeko jarri dituen baldintzei aipamen eginez, "damua eta salaketa uztartzen dituen jarrera" gaitzetsi dute eta eskubideak ukatzeko "espetxe onurak" erabiltzea kritikatu dute.

Bestetik, amnistia eta autodeterminazioa aldarrikatu dituzte adierazpenean eta "espetxetik ateratzeko trabak" desagertzeko eskatu dute.

EPPK-k adierazi du amaitutzat ematen dutela "ekintza armatua borrokarako baliabide gisa" erabiltzea eta "ezker abertzalearen estrategia politikoarekin" bat datozela gaineratu dute.

Albisteak (4)

Bideoak (1)