Erreakzioak
Gobernua: 'ETAko presoek ez dute inoiz amnistia lortuko'
Erredakzioa
Horixe da Barne Ministerioko iturriek aditzera eman dutena, ETAko presoen koletiboak (EPPK) Gernikan egindako adierazpenaren berri izan ondoren.
ETAko presoak eta ezker abertzalea ETAren mende eta mehatxupean jarraitzen dutela iritzio dio Barne Ministerioak. Hori dela eta, amnistia ez dutela "inoiz" lortuko adierazi die.
Horixe da Barne Ministerioko iturriek aditzera eman dutena, ETAko presoen koletiboak (EPPK) Gernikan egindako adierazpenaren berri izan ondoren. Adierazpen horretan, amnistia eta autodeterminazioa aldarrikatu eta kartzelatik ateratzeko "oztopo guztiak" desagertzea eskatu du EPPK-k.
Eskaera horiek baztertu egin ditu Jorge Fernandez Diazen ministerioak, mila pertsona hil ostean ETAk damurik ez duela agertu eta barkamenik eskatu ez duela argudiatuta. Era berean, amnistiaren bidez inpunitatea lortu nahia leporatu die ETAko presoei, eta amnistia hori ez dutela lortuko ohartarazi die.