Ustelkeria
Fiskaltzak espetxe zigor eskaera berretsi du Griñanen aurka 'EREen auzia'gatik
agentziak | eitb media
Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak atzera bota ditu prebarikazioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik ezarritako zigorren aurkako eskaerak, eta sei urteko espetxealdia exekutatzea eskatu du.
Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohiaren aurka prebarikazioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik ezarritako sei urteko kartzela zigorra exekutatzeko eskatu dio Sevillako Lurralde Auzitegiari, eta ondorioz, espetxean sartu beharko litzateke.
Efe albiste agentziak Fiskaltzako iturriak aipatuta jakinarazi duenez, Fiskaltzak ez ditu onartu auzi horretan zigortuta dauden bederatzi goi kargudunek zigorrak bertan behera uzteko egindako eskaerak. Indultu eskaerak argitu arte zigorrak exekutatu gabe geratzea eskatzen zuten.