Itxi

Biktimak

Ordoñezek salatu du "lotsagarria" dela ezker abertzaleak bake lezioak ematea

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Coviteren presidenteak uste du haiek izan zirela "ETAri nor hil behar zuen esaten ziotenak".

Consuelo Ordoñez Coviteren presidentea. Argazkia: Efe

Consuelo Ordoñez Coviteren presidenteak uste du "lotsagarria" dela ezker abertzalea bake lezioak ematen aritzea. Salatu du Arnaldo Otegik eta beste buruzagiek inpunitatea lortu dutela "de facto", eta "inork" ez duela zalantzan jartzen, nahiz eta "ez duten ordaindu izuaren makina martxan jartzeagatik".

Ordoñezek adierazpen horiek egin ditu Coviteren Nazioarteko Saria emateko ekitaldian, Donostiako Miramar Jauregian. Hilondoko saria Juncal Sanchez Aranazek jaso du, biktimen kolektibo horrekiko erakutsitako "etengabeko konpromiso zibiko eta mugarik gabeko babesagatik".

"Izuaren laguntzaileek hor jarraitzen dute, gure inguruan", adierazi du Ordoñezek.

Ezker abertzaleko buruzagiak izan ziren, bere ustez, "ETAri nor hil behar zuen esaten ziotenak", eta "gaur egun ETAk hiltzen zueneko berberak dira, eta erakundeetatik jarraitzen dute terrorismoari zilegitasuna ematen eta defendatzen".