Itxi

Gerra zikina

Marlaskak uste du Barrionuevok GALen "ekintza terroristen" inguruan esandakoa "oso larria" dela

EITB Media

Leer en Castellano

Elkarrizketaren harira hitz egin duen Gobernuko lehen ordezkaria izan da Barne ministroa.

Marlaska. Argazkia: EFE

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak GALen "ekintza terroristak" gaitzetsi ditu, eta esan du, horren harira, Jose Barrionuevoren adierazpenak "oso larriak" direla. Estatuak gerra zikina erabili zuela aitortu zuen atzo Barrionuevok El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. 

Elkarrizketaren balorazioa egin duen Espainiako Gobernuko lehen ordezkaria da Grande-Marlaska. Aurrez, PSE-EEko kideak bakarrik mintzatu dira. 

Marlaskak argi eta garbi utzi nahi izan du Justiziak esan bezala GALenak "ekintza terroristak" izan zirela, "oso larriak" gainera.

Barne ministroaren esanetan, "argi geratu zen ETA desagertaraztea posible egin zuten bitarteko bakarrak Zuzenbide Estatua eta legearen aplikazioa izan zirela, demokratok beti jakin izan dugun bezala".

Albisteak (3)