Itxi

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Sedizio delituaren erreforma, EITBren 40. urteurreneko kontzertua eta Pantailaldia

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sedizio delituaren erreforma: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, sedizio delituaren ordez "desordena publiko larri" eta zigor baxuagoak dituen beste delitu bat ezartzeko lege proposamen bat aurkeztuko du berehala Diputatuen Kongresuan.

- EITBren 40. urteurreneko kontzertua: EITBren 40. urtemuga ospatzea helburu duen Batzen gaituen musika ikus-entzunezko saio berritzailea egingo da gaur Donostiako Kursaal Jauregian. Euskadiko Orkestraren musika, irudiak eta performanceak uztartuko dituen emanaldian, EITBren azken lau hamarkadetako historian barrena bidaia hunkigarria egiteko aukera izango dugu.

- Pantailaldia: Gaur hasi eta datorren azaroaren 18ra bitarte, Euskaraldiaren atarian, Pantailaldia ariketa kolektiboa antolatu du Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenak.