Itxi

Zigor Kodea

Bidegabeko erabilera delitua: Nola araututa dago eta aldaketzeak zer dakar

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

ERCk edo Unidas Podemosek aldatzea proposatu dute, eta Espainiako Gobernuak aztertzeko atea ireki du. Delitua duela zazpi urte ere aldatu zuten, 2015ean, PPren botoekin onartutako Zigor Kodearen erreformarekin.

Jose Antonio Griñan buruzagi sozialista, bidegabeko erabileragatik zigortua. Argazkia: EFE

Diru publikoak bidegabe erabiltzearen delituak espetxe-zigorrak aurreikusten ditu ondare publikoa "beretzat edo hirugarren batentzat" onartzen duen agintari edo funtzionarioarentzat. ERC edo Unidas Podemos bezalako indar politikoek aldatzea proposatu dute, eta Espainiako Gobernuak aztertzeko atea ireki du.

Talde sozialistak eta Unidas Podemosek sedizio delitua "desordena publiko larri" bihurtzeko proposamena egin ostean, eztabaida politikoak Kataluniako buruzagi independentista batzuei egindako bigarren delitua izan du oinarri: Bidegabeko erabilera delitua.

2015eko erreforma

Diru publikoak bidegabe erabiltzearen delitua duela zazpi urte aldatu zuten, 2015ean onartutako Zigor Kodearen erreformarekin, PPren botoekin eta oposizioa aurka zegoela. Ordura arte, dirua bidegabe erabiltzeak eskatzen zuen desbideratutako diru publikoa norberaren edo hirugarrenen irabaziak izatea.

Egungo araudiak bi eta sei urte arteko espetxealdiarekin zigortzen du ondare publikoaren gaineko administrazio desleiala egiten duen "agintari edo funtzionario publikoa", hau da, funts publikoei kaltea eragiten diena eta horiek administratzeko ahalmena duena.

Zigorrak berak jasotzen ditu ondare publikoaz bidegabe jabetzearen delitua egiten duen agintari edo funtzionarioarentzat, hau da, funts publikoez "beretzat edo hirugarren batentzat" jabetzea.

Egungo Zigor Kodeak lau eta zortzi urte arteko espetxe-zigorra eta 10-20 urteko gaitasungabetzea jasotzen ditu, zenbait kasuren arabera, hala nola "zerbitzu publikoari kalte larria edo traba egitea", edo ondare berenganatuen balioa 50.000 eurotik gorakoa izatea.

12 urtera arteko kartzela-zigorra ezartzen du ondasun horiek 250.000 eurotik gorakoak badira.

Irabazi pertsonala bereiztea

Proposamenak zehazteko zain, Unidas Podemosek iragarri du Zigor Kodearen erreformari zuzenketa bat egitea aztertzen ari dela, diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituak aberaste pertsonala dagoenean eta halakorik ez dagoenean bereizteko, Jaume Asens Unidas Podemoseko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Nori egin diezaioke mesede erreforma berri batek?

Diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituaren balizko erreformaren aurka eskuineko oposizioak berehala kritikak egin ditu, uste baitu proces auziaren ondorioz epaitutako, auzipetutako edo ihes egindako buruzagi independentista katalanei eta Jose Antonio Griñan buruzagi sozialista ohiari mesede egingo liekeela.