Itxi

2023ko udal hauteskundeak

Enrique Mayak zehaztu du oraindik ez duela erabaki berriro Iruñeko alkategai izango den ala ez

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Hedabideen aurrean egin duen agerraldian, UPNko politikariak adierazi du aurkeztu ala ez hausnartzen ari dela eta Gabonen aurretik erabakiko duela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Enrique Maya Iruñeko egungo alkateak adierazi du 2023ko udal hauteskundeetan berriro alkategai izan ala ez hausnartzen ari dela eta Gabonen aurretik hartuko duela erabakia.

Gaur goizean hainbat hedabidek zabaldu dute Enrique Maya ez dela 2023ko hauteskundeetan Iruñeko alkategai izango, eta horren ondotik prentsaurrekoa eskaini du egoera argitzeko.

"Gertatzen dena gertatzen dela, normaltasunez hartu behar da", azpimarratu du Mayak, eta esan du horrela hartu nahi duela, nahiz eta badakien "ikusmina" sortzen duen erabakia dela.

Erabakia hartzerakoan arrazoi pertsonalak eta politikoak kontuan hartuko dituela argitu du.

Mayak ez du beste alderdietako alkategaien gaineko iritzirik eman nahi izan, baina "errespetua" agertu die denei.

Bestalde, Javier Esparza UPNko presidenteak esan du "berak erabakitzen duenaren zain" daudela, eta hori gertatzen denean jakinaraziko dutela.

Albisteak (1)

Bideoak (1)