Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Roberto Uriarte: "Elkarrekin Podemos-IUko eta UPko hautagai-zerrendak ixten ari gara EAEn eta Nafarroan"

RADIO EUSKADI | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hauteskunde orokorrei dagokienez, Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatuak ziurtzat eman du Yolanda Diaz buru izango den ezkerreko hautagaitza bateratu bat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Radio Euskadiko "Cronica de Euskadi Fin de Semana" irratsaioan eskainitako elkarrizketan Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatuak iragarri duenez, Nafarroako eta EAEko 2023ko hauteskundeetarako Unidas Podemos eta Elkarrekin Podemos-IUko hautagaitza-zerrendak ixten ari dira dagoeneko.

Hauteskunde orokorrei begira, ezkerreko bi alderdi bananduta izango diren aukera (Sumar eta Podemos) errefusatu du, eta Yolanda Diazi babesa erakutsi dio berriro ere hautagaitza bateratu horren buru izateko.

Uriartek beste auzi izan ditu mintzagai, tartean, Auzitegi Konstituzionalaren berritzea. Lege-iruzurra egitea leporatu dio PPri, botere judizialaren blokeoari eusteagatik, eta Konstituzionaleko epaileak berritzeko araudia aldatzeko Espainiako Gobernuaren ekimena defendatu du.

Sedizio eta bidegabeko erabiltze delituen erreformari dagokionez, UPko diputatuak esan du teknika juridiko landua egiten ari direla, ustelkeria delitu batzuk zigor barik gera ez daitezen.

Horrez gain, Osakidetzako krisia, Mondragon Taldeko kooperatiben krisia, inflazioari aurre egiteko neurriak eta Etxebizitza Legea, besteak beste, izan ditu hizpide Uriartek Radio Euskadin izandako elkarrizketan.

Audioak (1)