Elkarrizketa Radio Euskadin
Egibar: 'PP eta PSE zentsura-mozioa babesteko prest daude'
Erredakzioa
EAJko Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak Bilduri bere planteamendua inposatzea eta hondakinen inguruan Batzar Nagusietako akordioa ez betetzea leporatu dio.
Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak PP eta PSE-EE Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren kontrako zentsura-mozioa babesteko prest daudela azaldu du Radio Euskadiri egindako adierazpenetan.
Egibarrek Bilduri bere planteamendua inposatzea eta hondakinen inguruan Batzar Nagusietako akordioa ez betetzea leporatu dio. Horregatik, Ingurumen diputatuaren kontrako zentzura-mozioa aurkeztearen alde azaldu da.Halaber, Bilduri horrela jarraituz gero, legealdi zaila izango duela ohartarazi dio, bere ustez, "elkarren artean ulertzeko elkarrizkteraekin zerikusi gutxi duten izaera edukitzen ari baita".
Hondakinen inguruko Bilduren egitasmoak "herritar askoren gaitzezpena" jaso duela adierazi du Egibarrek, eta erraustegiari dagokionez, "estrategia egiteko arrazoia" dela azaldu du, esandakoarekin bat ez direla etorri argudiatuz.
Duela gutxi Euroganberak pixkanaka zabortegiak ezabatzen joatea eskatu du 2015 urterako, eta 2020tik aurrera ezin izango da birziklatu daitekeen ezer erraustu. Horregatik, Egibarrek azaldu duenez, "Bilduk aurkeztutako formula, zabortegiena, Europako zuzendaritzak debekatzen duena da".
EAJk PSE-EErekin hizketan hasteko iragarpenaren aurrean, alderdia ostegun honetan bildu da Gipuzkoan eta bihar esango du mozioarekin bat egiten duen ala ez.