HAUTESKUNDEAK
Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
UPNtik kanporatutako diputatuak afiliatu izateari utzi dio eta PPrekin akordioa lortu du udal eta foru hauteskundeetarako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Carlos Garcia Adanero diputatua izango da PPren Iruñeko alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan, alderdiko iturriek zabaldutako informazioaren arabera.
Popularrek adierazi dutenez, "bere eskarmentu politikoa, hiriarekin duen lotura eta Nafarroako balio konstituzionalen defentsa" baloratu dituzte.
Garcia Adanerok "hiriburuaren eta nafar guztien interesak ordezkatuko ditu, baita Diputatuen Kongresuko eserlekutik ere", gaineratu dute.
Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNtik kanporatutako diputatuek PPrekin akordioa lortu dute udal eta foru hauteskundeetara PPren siglekin aurkezteko.