Itxi

Ponentzia

ERCk bide eman dio mozal legearen erreformari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gobernuko bazkideak ez dira akordio batera iritsi oraindik ere trabatuta dituzten lau artikuluetan: agintarienganako errespetu eza, desobedientzia, gomazko piloten debekua eta etorkinen afera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Herritarren Segurtasunerako Legearen- mozal legea deiturikoa- erreformari buruzko ponentzia ixtea ahalbidetu du ERCk, horren alde eginda. Pedro Sanchezen Gobernuan, baina, korapiloa askatu ezinik dabiltza, eta Kongresuko Barne Batzordean bilatu beharko diote irtenbidea.

Gobernuko bazkideak ez dira akordio batera iritsi oraindik ere trabatuta dituzten lau artikuluetan: agintarienganako errespetu eza, desobedientzia, gomazko piloten debekua eta etorkinen afera.

EH Bilduk, bere aldetik, berretsi du "ezezkoari" eutsiko diola, ez delako PPren Gobernuak 2015ean onartutako mozal legearen "bihotza" galdu.

"Gaurko ponentzian argi geratu da puntu kaltegarrienetan ez dagoela akordiorik, alegia, zigor gehien jasotzen dituztenetan. Ponentziatik komisiora igarotzeak ez du funtsean ezer esan nahi", adierazi du EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk.

"Gaurdanik komisioan eztabaidatuko ditugu gai horiek, baina blokeoa hortxe dago. Espero dut komisioan presioak eragina izatea, eta puntu gatazkatsuenetan adostasun batera iristea. Testua bere horretan geratzen bada, lege 'light' baten aurrean jarraituko dugu, eta EH Bilduk ez du babestuko", erantsi du.

Bideoak (1)