Itxi

Hauteskunde aurrerapena

Lehendakariak ez ditu bozak aurreratuko, nahiz eta batzuek presa izan

Erredakzioa

Patxi Lopezek uste du hauteskundeak aurreratzeak krisi ekonomikotik ateratzeko "plan guztiak geldituko" lituzkeela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Patxi Lopez lehendakariak argi adierazi du EAEko hauteskundeak “dagokion garaian” izango direla, ez lehenago, nahiz eta “batzuek boterera iristeko presa eduki”. Izan ere, hauteskundeak aurreratzeak krisi ekonomikotik ateratzeko martxan jarritako “plan guztiak geldituko” lituzkeela uste du lehendakariak.

Patxi Lopezek Forum Europak antolatutako gosari batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza ezartzen ari den politikei “eusteko” gai den bitartean, hauteskundeak “dagokion garaian” izango dira, hau da, datorren urtean.

Sortu

Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatu behar ote duen galdetuta, lehendakariak azpimarratu du “Estatuko botereen independentzia” errespetatzen duela. Hala ere, euskal gizartearen “gehiengoa” egun “egitate bat dena (Bildu administrazio publikoan egotea) egikaritzearen” alde dagoela ekarri du gogora.

Osasun koordainketa

Beste alde batetik, Patxi Lopezek ziurtatu du EAEn ez direla Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak onartutako murrizketak ezarriko, ezta osasun koordainketa ere, “koordainketa onena zergak baitira, eta zergak dira herri honetan berrikusi behar direnak”.

Albisteak (1)

Bideoak (1)