25 aukeratu dituzte
Iñaki Azkuna, munduko alkate onena izateko hautagaia
Erredakzioa
City Majors erakundeak 2004tik antolatzen dituen alkate onenaren sarietako zerrendan sartzea lortu du Azkunak. Bilboko alkatea Estatuko hautagai bakarra da.
City Majors erakundearen munduko alkate onenaren saria jasotzeko 25 hautagaien artean aukeratu dute Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.
Espainiako alkate bakarra sartu dute zerrenda horretan: Azkuna. Hautagaien artean, baina, Europako beste sei alkate sartu dituzte: Bruselakoa. Florentziakoa, Rotterdamekoa, Oslokoa, Krakoviakoa eta Ljubljanakoa.
Alkate onena Internet bidez aukeratuko dute, urriaren erdialdera arte, eta irabazlea abenduan iragarriko dute.
City Majors erakundeak "bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko" aproposak diren hiriak zuzentzen dituzten alkateak saritu nahi ditu. Aurreko urteetan, Tiranako, Atenaseko, Melbourneko, Lurmutur Hiriko eta Mexiko Hiriko alkateek jaso dute golardoa.