Itxi

Diputatuen Kongresua

Voxek Tamamesen zentsura-mozioa erregistratu du Kongresuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Demokraziaren seigarren zentsura-mozioa da, lehena hautagai independente batekin, eta Voxek legealdi honetan bultzatzen duen bigarrena.

Santiago Abascal zentsura mozioa aurkezten. Argazkia: EFE.

Santiago Abacal Voxeko presidenteak, Ivan Espinosa de los Monteros Parlamentuko bozeramailearekin eta alderdiko beste diputatu batzuekin batera, Ramon Tamames ekonomialaria Gobernuko Presidentetzarako hautagai gisa aurkeztu duen zentsura-mozioa erregistratu dute astelehen honetan Kongresuan.

Demokraziaren seigarren zentsura-mozioa da, lehena hautagai independente batena, eta Voxek legealdi honetan bultzatzen duen bigarrena. Behin erregistratuta, Meritxell Batet Ganberako presidentearen esku dago eztabaidaren data ezartzea, baina ez da inolaz ere martxoaren erdialdea baino lehen izango.

Erregelamenduaren arabera, zentsura-mozioaren lehen izapidea Kongresuko Mahaiak egindako idazkiaren kalifikazioa da, eta eskatzen diren baldintza formalak betetzen dituen egiaztatu behar du: Kongresuaren hamarren baten sinadura (35 diputatu) eta Presidentetzarako hautagai baten izena.

Behin idatzia kalifikatuta, astearte honetan, otsailaren 28an, edo hurrengo astean, martxoaren 7an, Espainiako Gobernuko presidenteari eta talde parlamentarioetako bozeramaileei bidaliko zaie, jakinaren gainean egon daitezen eta azter dezaten.

Orduan, bi eguneko epea irekiko da mozioak aurkezteko, hautagai alternatiboekin. Horretarako, baldintza berberak eskatzen dira, eta, hala badagokio, elkarrekin eztabaidatuko dira.

Gauzak horrela, Ganberan ez da aurreikusten eztabaida martxoaren erdialdea baino lehen egingo denik.