Itxi

BERDINTASUNA

Espainiako Gobernuak parekidetasun legearen aurreproiektua onartu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Legearen aurreproiektuak kuota sistema bat ezartzen du politika arloko erabakitze organoetan eta enpresa handien administrazio kontseiluetan emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea bermatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Ministroen Kontseiluak Ordezkaritza Parekiderako Legearen aurreproiektua onartu du gaur —parekidetasun legea bezala ezaguna—, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan. Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuaren bozeramaileak azpimarratu duenez, lege aitzindaria da eta Espainia erreferente bihurtzen du parekidetasunaren alorrean.

Ordezkaritza Parekiderako Legeak kuota sistema bat ezartzen du emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea izateko politika arloko erabakitze organoetan (Ministroen Kontseiluan, esaterako) eta enpresa handien administrazio kontseiluetan. Hamarretik lauk emakumeak izan beharko dute.

Zehazki, Burtsan kotizatzen duen edozein enpresako zuzendaritzan nahiz 250 langile baino gehiago dituen interes publikoko edozein erakundetan langileriaren % 40 emakumeak izan beharko dira. Elkarte profesionaleko gobernu batzordeetan gutxienez % 40 emakumeak izan beharko dira, eta baita diru publikoarekin finantzatutako sarien epaimahaietan ere.

Burtsan kotizatzen duten enpresek 2024ko uztailaren 1era arteko epea dute eta 250 langile baino gehiago eta urtean 50 milioi eurotik gorako negozio bolumena duten enpresek, berriz, 2026ko uztailera artekoa.

Halaber, hauteskunde zerrenda kremailerak aurreikusten ditu legearen aurreproiektuak, hau da, emakumeak eta gizonak txandakatu beharko dira.

 

Bideoak (1)