EITB Focus
PSE-EEk gehiengoari eutsiko lioke Eibarren, baina 2019an baino zinegotzi bat gutxiagorekin
I.G. | eitb media
Sozialistek 8 zinegotzi izango lituzkete orotara; EAJ bigarren izango litzateke, 6 ordezkarirekin, eta EH Bilduk bat gehiago izango luke, jeltzaleekin parekatuta.
PSE-EEk indar bozkatuena izaten jarraituko luke Eibarren, baina botoen % 4,2 eta zinegotzi bat galduko lituzke, 8 ordezkari eskuratuta. EAJk bigarren izaten jarraituko luke, 6 zinegotzirekin. EH Bilduk gora egingo luke apur bat botoen proportzioari erreparatuta, eta horrek 6 ordezkari izatea elkar lezake, jeltzaleen kopuru bera erdietsita.
Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen ere, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.
PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta
Elkarrekin eta PPri dagokienez, aurreko hauteskundeetako antzeko emaitzak jasoko lituzteke; hau da, Elkarrekinek zinegotzi bat lortuko luke, eta PPk bat ere ez.
Grafikoa: EITB Media