Itxi

Ekimena

Ezker abertzaleak Sortu eraikitzeko prozesua hasi du Interneten

Erredakzioa

Pernando Barrenak bere twitter kontuaren bitartez alderdi berrian erregistratzeko formularioaren esteka zabaldu du.

Ezker abertzaleak Sortu eraikitzeko prozesua hasi du Interneten. Argazkia: EITB

Ezker abertzaleak martxan jarri du Sortu eraikitzeko prozesua, Auzitegi Konstituzionalak lehengo astean alderdia legeztatu ostean.

Pernando Barrena ezker abertzaleko buruak bere twitter kontuaren bitartez esteka bat zabaldu du, interesa dutenek formulario batera sartu dezakete alderdi berria eraikitzeko prozesuan parte hartzeko.

Alderdi berria eraikitzeko ohikoa ez den ekimen bat da, baita kideengana iristeko era bat ere.

Konstituzionalak Sortu aldeko 6 botogatik eta kontrako 5egatik legeztatzea erabaki zuen ekainaren 21ean, era horretan, ezker abertzaleak legezkotasuna berreskuratzea ahalbidetu zuen duela 9 urtetik legez kanpo egon ostean.

Albisteak (1)