Itxi

Bizkaia

Galdakaoko PSEk bertako Udala salatu du web orri batean ETAko zenbait kide biktimatzat jotzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aranzadi elkarteko arduradunek azaldu dute Garcia Gaztelu eta Bienzobas ez direla ageri giza eskubideen urraketen biktima gisa, "motibazio politikoko beste sufrimendu batzuk —sakabanaketa eta salbuespeneko kartzela legedia— jasan dituztenen artean baizik. 

Your browser doesn’t support HTML5 video

Galdakaoko PSE-EEk udalerri horretako Udal taldeari —EH-Bilduk, Auzoakek, Usansolo Herriak eta Podemosek osatzen dute— eskatu dio "Galdakao Oroimena" web orritik ETAko bi kideren izenak eta irudiak kentzea, "biktimatzat" jotzen dituztelako. "Giza eskubideen urraketa larriak jaso dituzten pertsona gisa hartu dituzte", salatu dute sozialistek.

Ohar batean, PSE-EEko zinegotzi Victor Trimiñok azaldu du, horren berri jakin ostean, "alkateari berari, web orria sortu zuen Aranzadi elkarteari eta gainerako alderdiei" idatzi bana bidali zietela, ETAko kide Xabier Garcia Gaztelu eta Jon Bienzobasen izenak ezaba zitzatela eskatuz, "hiltzaile izateagatik zigortu dituztelako".

"Gertatutakoa injustizia hutsa da, errealitatea faltsutzen duelako. Izan ere, web orrialde horretan, biktimekin batera, hiltzaileen izenak agertzen dira. Iraina da hori terrorismoaren eta frankismoaren biktimentzat, eta gezurra ere bada bertan azaltzen diren ETAko kideak biktima direla", diote idatzian.

Trimiñok gogora ekarri du Galdakaoko herritarrek pairatutako giza eskubide ororen urraketa islatzeko helburuarekin aurkeztu zuela Udalak "Galdakao Oroimena" web orria, otsailean.

Aranzadik erantzun du ez direla biktimatzat jotzen

PSE-EEk zabaldutako eztabaidaren harira, Aranzadi elkarteko arduradunek azaldu dute Garcia Gaztelu eta Bienzobas ez direla ageri giza eskubideen urraketen biktima gisa, "motibazio politikoko beste sufrimendu batzuk —sakabanaketa eta salbuespeneko kartzela legedia— jasan dituztenen artean baizik. 

Aranzadiko Javier Buces historiagileak gogoratu du aurretik beste hainbat herritan eginak dituela horrelako web orriak; Erandion, Hernanin eta Tolosan, besteak beste.

Bideoak (1)