IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: 'Bai bakarrik da bai' legea, Zaldibarko zabortegiaren auzia eta etxebizitza legea
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- 'Bai bakarrik da bai' legearen erreforma: Okerrik ezean, PSOEk bultzatutako 'bai bakarrik da bai' legearen erreforma aurrera aterako da gaur PP, EAJ, Ciudadanos (Cs) eta Junts per Catalunya (Junts) taldeen aldeko botoekin. Bozketa 12:00etan izango da, Diputatuen Kongresuan. Behe Ganberako eztabaida 09:00etan hasiko da.
- Zaldibarko zabortegiaren auzia: Zaldibarko zabortegiaren auzian zuhurtziagabekeriaz prebarikatzea egotzita ikertutako Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko hiru teknikarik deklaratuko dute gaur Durangoko epaitegi batean.
- Etxebizitza legea: Iragan astean negoziazioa desblokeatu ostean, etxebizitza legearen proiektua onartuko dute gaur Diputatuen Kongresuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordean. PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk 41 zuzenketa aurkeztu dituzte.