Itxi

Elkarrizketa Radio Vitorian

Melgosak garbi du udalek "Gogoraren irizpideen arabera" eguneratuko dituztela biktimei buruzko webguneak

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Irizpide horiek eta Aranzadirenak bat datozen galdetuta, hauxe esan du: "Gogora da eredua jartzen duena, eta Aranzadi horretara egokitzen da".

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak ez du zalantza izpirik, "Galdakaoko, Orioko, Oiartzungo, Hernaniko, Villabonako eta Azpeitiko udalek —guztietan du EH Bilduk alkatetza— biktimei buruzko webguneak eguneratuko dituzte", EAEn Espainiako Gobernuak duen Ordezkaritzak eskatutakoa betez.

Radio Vitorian aurreratu duenez, iragan astelehenean Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitz egin zuten, eta, orain arte bezala, elkarlanean jarraituko dute. "Badakite zein diren Gogoran eta Eusko Jaurlaritzan ditugun oinarri legitimoak, eta argi dago zer den egin behar dutena", adierazi du.

Irizpide horiek eta Aranzadirenak bat datozen galdetuta, hauxe esan du: "Gogora da eredua jartzen duena, eta Aranzadi horretara egokitzen da".

"Esan diegu nola egin behar duten. Horretarako gidak prestatu genituen bere garaian, eta orain Eudeli gogorarazi dizkiogu ildo horiek, dena argi izan dezaten", zehaztu du.

Horrekin arazorik ez dagoela sinistuta, Melgosak uste du "kontraesan batzuk" egon direla, baina ziur da webgune horiek Gogoraren irizpideak aintzat hartuta eguneratuko dituztela. "Horrela izango da", berretsi du.

Albisteak (1)