Itxi

Eztabaida Radio Euskadin

Oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu

EITB MEDIA

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak gogoratu duenez, webgune horiek desaktibatzea eskatu duena Aranzadi Elkartea bera izan da. Salatu duenez, "hauteskundeetatik gertuko garai batean auzi txiki bat handi bihurtu dute, (Denis Itxaso Gobernu ordezkaria) inkisidore handia buru izanda".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" irratsaioan izandako eztabaida politikoan, oroimen webguneak bertan behera utzi izana txalotu dute Legebiltzarreko alderdi guztiek, EH Bildu salbu. EH Bilduren esku dauden udalek (Galdakao eta Hernani, kasu) itxi egin zituzten atzo oroimen webguneak, ETAko kideak urraketen biktima gisa agertzeagatik piztutako polemikaren ostean.

Bestalde, Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak gogoratu duenez, webgune horiek desaktibatzea eskatu duena Aranzadi Elkartea bera izan da. Gainera, Kortajarenak salatu duenez, "hauteskundeetatik gertuko garai batean auzi txiki bat handi bihurtu dute, (Denis Itxaso Gobernu ordezkaria) inkisidore handia buru izanda". 

Audioak (1)