Itxi

SOMOTO AUZIA

Lasarte-Oriako PSE-EEk amaitutzat eman du Ana Urchueguia alkate ohiaren aurkako auzia

EITB Media

Leer en Castellano

Ohar batean azaldu duenez, Lasarte-Oriako Udalak Nikaraguako Somoto herriarekin izandako lankidetzaren inguruan sortutako zalantzak argitzeko lan egin du. Gertatutakoari garrantzia kendu gabe, nabarmendu du alkate ohiak ez duela diru publikoa beretzat hartu.

Ana Urchueguia. Artxiboko argazkia: Irekia

PSE-EEk behin-behinean militantzia eten dio Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkate ohi sozialistari, alkate zela dirua bidegabe erabili zuela eta prebarikazio delitua egin zuela onartu ostean.

Defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrak lortutako akordioaren ondorioz, Urchueguiak onartu egin du 2000 eta 2009 bitartean, alkate zela, dirua bidegabe erabili zuela eta prebarikazio delitua egin zuela Nikaraguako Somoto herrirako ziren dirulaguntzekin. Delitua aitortuta, 18 urteko inhabilitazio zigorra jasoko du Ana Urchueguiak, eta 2.160 euroko isun sinbolikoa ordaindu beharko du. Hala ere, kartzelan sartzea saihestuko du.

Somoto auziari lotuta, akordioa lortu ostean, Lasarte-Oriako PSE-EEk amaitutzat eman du Ana Urchueguia alkate ohiaren aurkako auzia.

Ohar batean Lasarte-Oriako Alderdi Sozialistak azaldu duenez, ez du prozedura judiziala oztopatu nahi izan, "gure jarduna zalantzan jar ez zedin".

Bestalde, horren arabera, Lasarte-Oriako Udalak Nikaraguako Somoto herriarekin 2000 eta 2008 bitartean izandako lankidetzaren inguruan sortutako zalantzak argitzeko lan egin du.

Gertatutakoari garrantzia kendu gabe, nabarmendu du alkate ohiak ez duela diru publikoa beretzat hartu.