Iritzi kontrajarriak
Euskal alderdiak, Euskobarometroaren datuak ezagutu ostean
Erredakzioa
EAJri "kezkak baino ez" zaizkio interesatzen, konponbideak proposatzeko; Mendiarentzat, inkestarik onena hautestontzietakoa da eta, PPren iritziz, emaitzek "Espainiarekin hausteko" arriskua dakarte.
EAJ
Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak Euskobarometroaren datuak ezagutu eta gero esan duenez, “kezkak baino ez” zaizkio interesatzen, konponbideak proposatu ahal izateko.
Edonola ere, Urkulluk, EAJren presidente eta lehendakarirako hautagai bezala, proposatu du -Euskadin- alderdiek “analisi bateratuen aldeko bilaketan” lan egin dezaten “egungo krisiari aurre egin diezaioten”, eta ez dela hauteskunde-osteko balizko akordioetan pentsatzen ari gaineratu du.
Jaurlaritza
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zabaldu duenaren arabera, inkestarik onena herritarrek hauestontzietan egiten dutena da.
Halaber, azpimarratu du oraindik denbora asko falta dela momentu hori heltzeko, eta tarte horretan Euskobarometroaren emaitzak alda litezkeela.
PP
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiaren esanetan, azken Euskobarometroak zabaldutako emaitzek “arrisku independentista” garbia ekartzen dute, argi dagoelako bi alderdiek “Espainiarekin haustearen” aldeko “fronte” baten apustua suposatzen dutelako.
Euskadiko PPren “bigarrena”k esan duenez, “asmo bateratuak” (bere ustez, EAJk eta EH Bilduk osatzen dutena) eta datozen hauteskundeetarako aurkeztutako emaitzek “ziurtasun gabeko eta arrisku handiko etorkizuna” izango dela aurreikusten dute.