M28
Zenbat kargu aukeratuko dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herriko foru- eta udal-hauteskundeetan?
EITB MEDIA
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 2,5 milioi hauteslek izango dute botoa emateko aukera hilaren amaieran. Hauteskundeotan, udaletako 4.188 aulki eta 203 foru-kargu banatuko dira aurkezten diren alderdien artean.
Hego Euskal Herria foru- eta udal-hauteskunde erabakigarriak egiteko prestatzen ari da. Maiatzaren 28an, milioika hautesleek euren ordezkari politikoak zeintzuk izango diren erabakitzeko aukera izango dute, kargua hartzeko aurkezten diren alderdien artean.
Lurralde bakoitzeko zinegotzi kopurua. Argazkia: EITB MEDIA
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 874 udalerri, kontzeju eta toki entitateetan nork aginduko duen dago erabakitzeko, baita udal bakoitza osatuko duten 4.188 aulkien jabe izango diren zinegotzien izen-abizenak aukeratzeko ere. Bilbo da banatzeko eserleku gehien dituen hiriburua, 29 baititu. Beste hiru hiriburuetan 27na banatuko dituzte.
Hiriburuetako zinegotzien kopurua. Argazkia: EITB MEDIA
Udalez gain, Euskadiko Batzar Nagusiak ere berrituko dira, 153 batzarkide guztira, 51 lurralde historiko bakoitzeko. Eta Nafarroan, Foru Parlamentua osatuko duten 50 parlamentariak hautatuko dira.
Batzarkide kopurua, EAEn. Argazkia: EITB MEDIA