Itxi

HAUTESKUNDEAK

Hamar pertsona atxilotu dituzte, tartean Melillako Gobernuko kontseilari bat, botoak erostea egotzita

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Atxilotuak aske utzi dituzte jada, ikerketa zuzentzen duen epaileak noiz deituko zain. Horien artean, Coalicion por Melilla taldeko zerrendan hirugarren doana dago.

Correosen bulego bat, posta bidezko botoa emateko aukera jasotzen duen kartelarekin. Argazkia: EFE

Polizia Nazionalak gutxienez hamar pertsona atxilotu ditu gaur, tartean Mohamed Ahmed Al-lai Melillako Gobernuko kontseilaria, posta bidezko botoen ustezko iruzurrarekin lotura dutelakoan. Atxilotuak aske utzi dituzte jada, ikerketa zuzen duen epaileak noiz deituko zain. Hala eta guztiz ere, Polizia operazioa zabalik dago eta hainbat miaketa egin dituzte.

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, gaur arte, maiatzaren 28ko hauteskundeetarako botoa posta bidez emateko egindako 11.707 eskaeretatik 1.302 baino ez dituzte onartu (% 16). Hala ere, posta bidez botoa emateko epea ostegunera arte dago zabalik, eta, beraz, kopuruak gora egin dezake datozen egunetan.

Hauteskunde iruzurrak saihesteko, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak NAN bidez identifikatzeko eskatu die boto-emaileei.

Melillan, erroldako boto-emaileen % 20k eskatu ohi dute botoa posta bidez ematea; Espainiako Estatuan, berriz, % 3k egin du. Testuinguru horretan, Espainiako Gobernuak Melillan duen Ordezkaritzak eta Barne Ministerioak hauteskundeak garbiak izango direla adierazi dute.

Esan bezala, operazioa zabalik dago oraindik, eta litekeena da atxiloketa zein miaketa gehiago egotea.

 

Albisteak (1)