M28
Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan
EITB MEDIA
Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola (baliorik gabekoak).
Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan, eta horrek eragina izango du posta bidez botoa eman dutenen artean.
Etxez etxe banatu zituzten paperak. Dirudienez, letra urdindun boto-paper zuriak iritsi dira baztandarren etxeetara, baina hizki beltzak dituzte igandeko hauteskundeetarako prestatutakoek.
Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola, gordeta zituelako.
Baliorik ez duten botoak direnez, ez dituzte datorren igandeko zenbaketan kontuan izango.
Erratzun, Arizkunen, Iruritan, Zigan, Anizen, Azpilikuetan, Almandozen, Berroetan eta Elizondon banatu dituzte.