Itxi

ARABA

EAJren Guardiako alkategaiak bere hautagaitza aurkeztuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

EH Bilduk baieztatu du Raul Garcia Ezquerro hautagai jeltzalea babestuko duela, PPk alkatetza har ez dezan.

Raul Garcia Ezquerro. Argazkia: Radio Euskadi.

Raul Garcia Ezquerro EAJren Guardiako (Araba) alkategaiak baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Udaleko arduradun nagusi izateko. Gainera, EH Bildurekin gobernu akordioa errepikatzearen alde agertu da, bi alderdiek gehiengo "oso zabala" dutelako.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Garcia Ezquerrok maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean udalerriaren gobernagarritasuna zein egoeratan geratu den aztertu du. PPk 345 boto eta 4 zinegotzi lortu ditu, EAJk 332 boto eta 3 zinegotzi, eta EH Bilduk 168 boto eta 2 zinegotzi. PSE-EEk, berriz, bertan zuen zinegotzi bakarra galdu du.

EH Bilduk baieztatu du EAJren hautagaia babestuko duela Cesar Garcia de Olanori (PP) alkatetza kentzeko. Arnaldo Otegi buru duen alderdiak iragarri zuen PP udalen kudeaketatik mugiarazteko aurkeztuko ziren hautagaitzak babestuko zituela.