Itxi

elkarrizketa radio euskadin

Mendiak gazteen soldatak igotzeko eskatu die enpresaburuei Euskaditik joan ez daitezen

EITB MEDIA

Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak uste du enpresek "merezi duten moduan ordaindu" behar dietela gazteei "horiek Euskadin jarrai dezaten".

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak mezu bat helarazi die euskal enpresaburuei, gazteen soldatak igo ditzaten, "talentua hemen gera dadin" eta beste leku batzuetara joan ez daitezen.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan ostegun honetan egindako elkarrizketa batean, Mendiak esan du enpresek "merezi duten moduan ordaindu" behar dietela "gazteek Euskadin jarrai dezaten", eta "horien alde eta horien ibilbide profesionalaren alde egin behar da", erantsi du.

Audioak (1)