Itxi

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Belloch ministro ohi sozialistak GALi buruz esandakoak "justifikaezinak" dira, Iturgaizen arabera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

PPko EAEko presidentearen esanetan, PPk indarkeria eta terrorismo guztiak gaitzesten ditu, datozen tokitik datozela.

Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidentea, Radio Euskadin

Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidentearen iritziz, Juan Alberto Belloch Espainiako Justizia eta Barne ministro sozialista izandakoak GALi buruz esandakoak "justifikaezinak" dira, besteak beste, esan baitzuen GALen kostua "minimoa" izan zela eta Galindok mailaz igotzeko "meritu nahikoa eta soberan" egin zituela.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan Iturgaizek azaldu duenez, PPk indarkeria eta terrorismo guztiak gaitzesten ditu, izenak gorabehera eta datozen tokitik datozela, izan GAL, ETA, FARC edota jihadismoa. "Berdin dio, ezin da justifikatu justifikaezina dena", adierazi du. EH Bilduk, berriz, "ETAk egindako atentatuak gaitzetsi gabe" jarraitzen duela nabarmendu du.

Ertzaintzako gatazkari buruz galdetuta, "suari egurra botatzea" leporatu die Iturgaizek lehendakariari, Segurtasun sailburuari eta EAJko buruei. Bestalde, "arrazionaltasuna" eskatu die ertzainei, protesta egin bai, baina Frantziako Tourraren hasiera oztopa ez dezaten, eta horrela izatea espero duela erantsi du.