Itxi

MUGA PASABIDEEN ITXIERA

Hendaia eta Irun arteko Avenida oinezkoentzako zubia zabaldu dute Tourra iritsi baino ordu batzuk lehenago

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi urte terdi eman ditu itxita zubiak, Frantziako Gobernuak pasaden 2021ean arrisku terrorista argudiatuz muga pasabide hori itxi zuenetik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hendaia eta Irun batzen dituen muga pasabidea, Avenida zubia, astelehen honetako zabaldu dute, bi urte terdi itxita egon ondotik. 2021ean Frantziako Gobernuak arrisku terrorista argudiatuz Nafarroa eta Gipuzkoatik Lapurdi zein Behe Nafarrora pasatzeko hainbat muga pasabide itxi zituen, tartean, Avenida zubia.

Goizaldeko 06:00etan kendu dituzte hesiak , eta besteak beste, Kotte Ezenarro eta Jose Antonio Santano Hendaiako eta Irungo alkateak eta Miguel Angel Paez alkateordea izan dira bertan. Nafarroako Gobernuak eta Hendaiako Udalak hamaika bider eskatu diote Frantziako Gobernuari muga zabal zezaten.

Santanok sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Frantziako Tourra dela eta, Hendaiak hesia kendu eta Avenida zubia berriro ireki du, eta irekiera "behin betikoa" izatea espero du, aspalditik Irungo aldarrikapena delako.

Bestalde, Paezek azaldu duenez, astelehen honetan Frantziak baimena eman dio Hendaiako Udalari "Bidasoaren bi aldeetan herritarren mugimendu askea eragozten zuen" hesia kentzeko, eta "irudi hori inoiz gehiago ikusi behar ez izatea" espero du.

Bi urte pasa dira Frantziako Gobernuak Lapurdi eta Gipuzkoa, Zuberoa eta Nafarroa arteko mugak itxi zituenetik. 9 pasabide blokatu zituzten 2021. urtean eta gaur egun 3k jarraitzen dute itxita: Izpegiko pasabideak (baigorritarrek erabiltzen dutena), Iturzaetakoak (larraindarrentzat) eta Kintokoako muga-puntuak (Aldude eta Urepeleko herritarrentzat ezinbestekoa). 

Albisteak (1)

Bideoak (1)