Itxi

U23

U23ko hauteskunde-mahaiak osatzeko bigarren zozketa bat egin da Zumarragan, alegazio asko onartu ondoren

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Udaletik jakinarazi dutenez, mahaiak osatzeko ekainaren 22an egindako zozketaren ondoren alegazio ugari onartu dira, eta ondorioz, ez dago bermatuta mahaien osaketa. Horrenbestez, gaur beste zozketa bat egin dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Uztailaren 23rako deitutako dauden Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako bozka-mahaiak osatzeko bigarren zozketa bat egin dute gaur Zumarragan,  aurreko zozketan mahaikide izatea egokitutako herritar askok alegazioak (30 inguru) aurkeztu eta mahaiak osatu gabe geratu direlako. Konkretuki, zortzi leku bete gabe geratu dira mahaietan.

Ekainaren 22an egin zuten aurreneko zozketa. Arrazoi ezberdinak tarteko, herritar askok aurkeztu dute azken asteotan mahaitik libratzeko eskaria. Udaletik jakitera eman dutenez, alegazio horietako asko onartu egin dira, eta ondorioz, mahaien osaketa ez dago bermatuta.

Gaur goizean egin dute bigarren zozketa eta emaitzak jada ikusgai daude Zumarrago Udaleko web orrian.

Bideoak (1)