OMENALDIA
ETAk hildako Miguel Angel Blanco gogoratu dute Ermuan
EITB MEDIA
Juan Carlos Abascal Ermuko alkate sozialistak "beste alde batera ez begiratzeko" eta "nazionalismo atzerakoien, populismoen eta faszismoen" gorakadaren aurrean tolerantzian hezteko deia egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ermuan omenaldia egin dute astelehen honetan ETAk duela 26 urte bahitu eta hil zuen Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia eta Sotero Mazo Figueras ETAk 1980an Eibarren tirokatu zuen herriko ile-apaintzailea gogoratzeko.
Juan Carlos Abascal Ermuko alkate sozialistak "beste alde batera ez begiratzeko" eta tolerantzian hezteko deia egin du, "nazionalismo atzerakoien, populismoen eta faszismoen gorakadaren aurrean".
Lore-eskaintza baten ondoren, alkateak nabarmendu du Miguel Angel Blancoren hilketaren ondoren Ermuan hasitako mobilizazioak "inflexio-puntu bat" izan zirela, "beldurrari aurre" egin zitzaiolako. Hala, Abascalen esan du une hartatik aintzinera ETAK egindako "ekintza terrorista bakoitza ETA ahultzen hasi zen".
Alkateak gaineratu duenez, gaur egun, faxismoak mundu mailan izan duen gorakadagatik une "oso zailak bizi ditugula" aitortu ondotik, "isilik ez egoteko" eta "errespetuaren bidez intolerantziari aurre egiteko hezten jarraitzeko" beharra babestu du.
Agustin Ibarrolak sortutako terrorismoaren biktimen omenezko eskulturaren ondoan egin den ekitaldian, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua ere izan dira.