Itxi

U23

Correosek esan du hauteskundeetako agiri guztiak gaur banatuko dituela

eitb media

Leer en Castellano

Posta bidez boto eskubidea egikaritzeko azken eguna osteguna izango da. EAEn boto ematera deituta dauden zortzi lagunetik batek eskatu du posta bidez egin ahal izatea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Correosek ziurtatu du gaur egunean zehar banatuko direla uztailaren 23an egingo diren Hauteskunde Orokorretarako posta bidezko agiri guztiak.

Hauteskunde Orokorretatik bost egunera eta botoa posta bidez emateko epea amaitzeko bi egun geratzen diren honetan, Correosek ziurtatu du gaur postaz bozkatzeko eskatu duten hautesleen eskura jarriko dituela hauteskunde-agiri guztiak, eta, hala, aldez aurretik bozkatzeko gaitasuna ematen dien ziurtagiria izango dutela.

Bi aldiz banaketa egin ondotik hartzailea etxean egon ezean, bide-abisu bat uzten dute dokumentazioa jasotzera bulegora joateko. Atzo egunean zehar 50.000 hauteskunde-agiri baino gehiago jaso ziren, eta horien zain zeuden.

Orain erakundeak ziurtatu du gaur banatuko direla horiek guztiak ezarritako helbideetan. Etzi, osteguna da postaz botoa emateko azken eguna. Espainiako gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek Correoseko langileek egindako lan ona eskertu du.

Hauteskunde eguna

Correosek iragarri duenez, 14.000 langiletik gora arituko dira lanean hauteskunde egunean. Hauteslekuak irekitzearekin bat lehen talde batek botoak eramango ditu hauteskunde-mahaietara. Beste langile talde batek hauteskunde-mahaiei helaraziko dizkie egunean zehar jaso daitezkeen posta bidezko botoak.

Azkenik, hirugarren talde batek "hirugarren gutun-azala" deiturikoa jasoko du, zenbaketaren azken emaitzarekin, Espainiako Estatuko hautesleku guztietako hauteskunde-mahaietatik.


 

Bideoak (1)