Itxi

U23

Ia 2,5 milioi hauteslek eman dute botoa posta bidez Espainiako Estatuan, eskaera egin zutenen % 93,8k

EITB Media

Leer en Castellano

"Demokrazia garaian inoiz izan den kopururik handiena" dela esan du Correosek.

Correoseko bulego bat.

Correosek posta bidezko botoari buruzko behin-behineko datuak argitaratu ditu, uztailaren 21eko 00:00etara artekoak. Ordura arte 2.461.284 lagunek eman dute botoa modu honetara, eskakizuna egin zutenen % 93,8 hain zuzen ere.

Amaitu da uztailaren 23ko Espainiako Gorte Orokorretarako Hauteskundeetarako posta bidez botoa emateko epea.

Behin betiko datuak argitaratu arte itxaron behar bada ere, posta enpresak aurreratu du "Espainiako demokrazian inoiz izan den posta bidezko boto kopuru handiena" izan dela hauteskunde hauetakoa. Haien hitzetan "kudeaketaren arrakasta" argi gelditu da.

Datuak zehatzago begiratuta, 2019ko apirilaren 28 Hauteskunde Orokorretan baino % 98 altuagoa izan da oraingo zenbakia. Orduan, 1.241.716 boto eman ziren.

Orain arteko errekorra, ordea, 2016ko ekainaren 26an egin ziren hauteskundeetan zegoen. Orduko hartan 1.357.745 boto eman ziren posta bidez. Kasu honetan % 81 altuagoa izan da zenbakia.

2.622.808 eskaera egin direla oraingo hauteskundeetan gogorarazi du Correosek eta ziurtatu du hautesleen % 100en esku jarri dela horretarako beharrezkoa den dokumentazioa. "Batzuei eskura eman zaie eta besteei bulegoetara agiriak jasotzera joateko abisua eman zaie".

Gaur goizean 123.822 pertsona zeuden boto eskubidea egikaritu gabe.