Itxi

U23

Honako hauek dira EAEn eta Nafarroan aukeratutako diputatuak eta senatariak

EITB Media

Leer en Castellano

Behe Ganberak Hego Euskal Herrian aukeratutako 23 eserleku izango ditu, eta Goi Ganberan 16 izango dira. Kontsultatu nortzuek ordezkatuko duten EAE eta Nafarroa Kongresuan eta Senatuan.

Kongresua, ia hutsik, artxiboko irudi batean. EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako herritarrek bi lurraldeei dagozkien 23 diputatu aukeratu dituzte Kongresuan eta 16, Senatuan uztailaren 23ko Gorte Orokorretarako Hauteskundeetan.

Kongresuan edo Behe Ganberan, bosna ordezkari eskuratu dituzte PSE-EEk, EAJk eta EH Bilduk; PPk bi diputatu izango ditu eta Sumarrek, bakarra. Kontsultatu nortzuek ordezkatuko duten EAE Diputatuen Kongresuan. Foru Erkidegoan, PSNk bi eserleku lortu ditu eta EH Bilduk, PPNk eta UPNk, bana. Hauek dira Nafarroako diputatuak

Senatuan edo Goi Ganberan, beste berdinketa bat izan da PSE-EEren, EAJren eta EH Bilduren indarren artean, launa aulki erdietsi baitituzte EAEn. Nafarroan, PSNk hiru senatari lortu ditu eta UPNk, bat. Ikusi aukeratutako EAEko eta Nafarroako senatariak nortzuk diren.