Itxi

Epaiketa Londresen

Behin behineko askatasuna ukatu diote Troitiñori

Erredakzioa

Westminsterreko auzitegiko epaileak aintzat hartu du Britainia Handiko Fiskaltzaren eskaria, eta auziaren larritasuna dela eta, bermepeko askatasunik ezin zaiola eman ebatzi du.

Antonio Troitiño eta Inazio Lerin. Argazkia: EFE

Britainia Handiko epaitegi batek ukatu egin dio bermepean aske geratzeko aukera Antton Troitiño Arranz ETAko kideari. Espainiako agintariek Troitiñoren estradizioa eskatzen dute, eta agindu hori aztertzeko epaiketa egiten ari dira Londresen.

Daphne Wicham Wstminsterreko auzitegiko epaileak aintzat hartu du Britainia Handiko Fiskaltzaren eskaria, eta auziaren larritasuna dela eta, bermepeko askatasunik ezin zaiola eman ebatzi du.

Lerinen eta Troitiñoren estradizioa argitzeko epaiketa

Antonio Troitiño Arranz, ETAko kidea eta Inazio Lerin Sánchez ETAko ustezko kidea berriro agertu dira gaur Londreseko epaitegi batean, Espainiarako estradizio prozesuaren baitan.

Trotitiño eta Lerin pasa den ekainaren 29an atxilotu zituzten Londreseko Hounslow auzoan eta egun berean aurkeztu ziren Britainia Handiko justiziaren aurrean. Orduan, euren identifikazioa egiaztatu ondoren, Espainiari entregatzeko aukera baztertu egin zen.

Espainiak bien erreklamazioa egin du, ETAko kide izatea eta terrorismoaren beste delituak leporatuta.

Troitiño, 2011ko apirilean irten zen kartzelatik, 24 urtez preso egon ondoren Madril komandoko kide izateagatik. Estrasburgoko giza eskubideen epaitegiak, Parot doktrinari buruz ateratako epaia izan da azkena hautsak arrotu dituena.

Espainiako iturri juridikoen arabera, Britainia Handiko fiskaltzak, Troitiñoren bilatze eta atxilotze agindua erretiratu edo behin-behineko askasuna eman diezaiotela iradoki dio Entzutegi Nazionalari, beti ere, Europako auzitegiak Parot doktrinari buruzko epaia berretsi arte.

Troitiño kartzelatik irten zenean, 2011an, Entzutegi Nazionalak bere zigorraren zati bat likidatu zuen. Parot doktrinaren arabera, 2017an askatuko zuten. Baina egun batzuen ondoren, epaitegi berak erabakia atzera bota zuen, baina ordurako Troitiño desagertuta zegoen.

Iruñean jaiotako Inazio Lerin, ustezko etakidea berriz, 2007tik zegoen ihesita, ETAko Donosita komandoa atzeman zutenetik. Ustez, bere anaia Jose Angelekin batera zegoen komando berean. Espainiak, ETAren kide izan eta leherkariak edukitzea leporatzen dio.

Albisteak (3)