Mendebaldeko Sahara
Fronte Polisarioaren hitzetan, Sanchezen bidaiak Marokori emandako "babes ukaezina" agerian uzten du
Agentziak | EITB Media
Abdulah Arabi Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkariak azpimarratu duenez, Moncloak bidaia pribatua dela azaldu arren, "eduki politiko handia du".
Fronte Polisarioak Pedro Sanchez jarduneko presidenteak eta haren familiak Marrakechera egindako bidaia Marokori emandako "babes ukaezinaren" erakusgarritzat jo du gaur.
Abdulah Arabi Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkariak ohar baten bidez azpimarratu duenez, Moncloak bidaia pribatua dela azaldu arren, "eduki politiko handia du".
Hala, agiriaren arabera, Marokoko prentsak berak interpretatzen du Sanchezen bidaia, "Marokok Mendebaldeko Sahararen inguruan egindako legez kanpoko aldarrikapenari emandako erabateko babesaren erakusgarri".
Arrantza Saharan
Arabiren ustez, gainera, jarduneko presidentearen opor-destinoa aukeratzea da "Marokok egoera juridiko zailetik ateratzeko izan dezakeen aukera bakarra", Saharako arrantza Europar Batasunarekin negoziatzeagatik, Marokoko uretan izango balitz bezala.
Hala, nahiz eta Moncloatik "bidaia hori eremu pribatura mugatu", "eduki politiko handia du, eremu pribatutik haratago doana", azpimarratu du.