Itxi

Nafarroa

Lizarrako Udaltzaingoak indarrez atera du balkoitik EH Bilduko zinegotzi bat, ikurrina astintzeagatik

M. D. | EITB Media

Leer en Castellano

Laura Aznal Legebiltzarreko bozeramaileak sinboloen arteko lehia behin betiko gainditzeko eta adierazpen askatasuna errespetatzeko eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lizarrako Udaltzaingoak indarrez atera du balkoitik Elisabet Ciordia EH Bilduko zinegotzia, ikurrina astintzen saiatzen ari zelako, jaiei hasiera ematen dien suziria bota eta berehala.

Rodrigo Garcia Udaltzaingoaren buruak gogor heldu dio zinegotziari, balkoitik ikurrina erakutsi nahian zebilela, eta udaletxe barruraino eraman du.

EH Bilduk deitoratu duenez, "gertakari honek beste behin ere agerian uzten du egin beharreko bidea: bada garaia ikur guztiak eta adierazpen askatasuna errespetatzeko".

Bestalde, Laura Aznal Legebiltzarreko bozeramaileak "gure babes osoa" agertu dio Elisabet Ciordia zinegotziari. "Onartezina da horrelako jokabidea Udaltzaingoaren aldetik", esan du, eta sinboloen arteko lehia behin betiko gainditzeko eskatu du.

Bideoak (1)