Itxi

U23

UPNk bere babesa berretsi dio Nuñez Feijoori, balizko inbestidura bati begira

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Javier Esparzak bere babesa eskaini zion PPko presidenteari bi buruzagiek atzo telefonoz izan zuten elkarrizketan. Testuinguru politiko berriaz hitz egin zuten, Voxek PPren bakarkako gobernua baimenduko lukeela iragarri eta gero.

Javier Esparza UPNko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Javier Esparza UPNko presidenteak gaur adierazi duenez, UPNk Alberto Nuñez Feijoo babestuko luke Espainiako Gobernuko presidente izateko balizko inbestidura batean.

Alderdi erregionalistak ohar baten bidez azaldutakoaren arabera, Javier Esparzak telefonoz hitz egin zuen atzo PPko presidentearekin, eta Vox Espainiako Gobernuan sartzeari uko egin izanak irekitako testuinguru politiko berriaz hitz egin zuten. Feijook begi onez hartu du ultraeskuineko alderdiaren erabakia, eta Konstituzionalismorako beharrezko aurrerapausoa dela uste du.

"Hauteskunde kanpainan argi eta garbi esan genuen Nuñez Feijoo inbestidurara aurkeztuz gero babestu egingo genuela. Esanekoak gara, eta gure hitzari eutsi egiten diogu, nahiz eta kontrakoa adierazi nahi duten ahotsak egon", gaineratu du.