VOX
Espinosa de los Monterosek Voxen zuzendaritza utziko du
Agentziak | EITB Media
Diputatu hautatu eta orain arte alderdi ultraeskuindarraren Kongresuko bozeramailea izan denak argitu du militante gisa jarraituko duela Voxen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Vox alderdiaren aurpegi ezagunetako bat badoa. Ivan Espinosa de los Monteros diputatu hautatu (ez du akta jaso) eta orain arte alderdi ultraeskuindarraren Kongresuko bozeramailea izan denak alderdiaren zuzendaritza utziko duela iragarri du, ohar bidez. Argitu du militante gisa jarraituko duela Voxen (2013an alderdia sortu zenetik da kide).
"Nire gurasoak ez dira hain gazteak, nire seme-alabak ez dira hain helduak, eta, gaur egun denak ondo dauden arren, nahikoa gau igaro ditut ospitalean haiekin, bizi dudan bizitza-uneari buruz hausnartzeko", esan die kazetariei Kongresuan egindako agerraldian.
Espinosa de los Monterosek adierazi duenez, Diputatuen Kongresuko kide izatea "ohorea" izan da, eta Voxen "oinarrizko afiliatu" gisa jarraituko duela eta "beti buruzagien esanetara" egongo dela adierazi du, "behar duten edozer gauzatarako".
Santiago Abascal Voxeko buruarekin lan egitea "pribilegioa" izan dela erantsi du. "Santiago Abascal Moncloa Jauregian berandu baino lehen ikusteko itxaropena dut", azpimarratu du.
Sare sozialetan, Javier Ortega Smith Voxeko presidenteorde eta idazkari nagusi izandakoak Espinosaren dimisioa deitoratu du, eta "bereziki" karguari uko egitera bultzatu dituen arrazoiak.
Orain arte alderdian egindako lana eskertu, eta honakoa esan dio: "Batzuek aitortu ez badizute ere, gehienok patriotismo zor ordainezina dugu zurekin".
Querido compañero y amigo @ivanedlm, siento mucho tu dimisión y mucho más las razones que la provocan. Has luchado sin descanso desde la fundación de VOX con lealtad, con generosidad y con sacrificio. Aunque algunos no han sabido reconocértelo, la inmensa mayoría tenemos una… https://t.co/GpbYufXRZp
— Javier Ortega Smith (@Ortega_Smith) August 8, 2023