Kontseilaritzen banaketa
Horrelakoa izango da Nafarroako Gobernu berriaren egitura
EITB Media
Foru Exekutiboak 13 departamentu izango ditu: zortzi PSNren esku egongo dira, lau Geroa Bairen ardurapean eta azkena Zurekin Nafarroa buru duela.
Nafarroako Gobernuak 13 departamentu izango ditu, eta honela banatuko da:
PSNk zortzi gidatuko ditu
- Presidentetza eta Berdintasuna: Presidentetza, Gobernu Irekia eta Parlamentuarekiko Harremanetarako, Politiken Plangintza, Koordinazio eta Ebaluazioko, Komunikazio-Proiekzio Instituzionaleko zuzendaritza nagusiak eta Nasertic enpresa publikoa barne. Zurekin Nafarroak bere gain hartzen du Berdintasunerako Institutua zuzentzeko ardura.
- Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia: Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia zuzendaritza nagusiak barne.
- Lurralde Kohesioa: Lurralde Antolamendu, Toki Administrazio, Herri Lan eta Azpiegitura eta Garraio zuzendaritza nagusiekin.
- Hezkuntza: Hezkuntza, Hezkuntza Baliabide eta Lanbide Heziketako zuzendaritza nagusiekin.
- Gizarte Eskubide eta Enplegua: Gizarte Babeseko zuzendaritzak, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Gizarte Ekonomia eta Laneko zuzendaritza nagusiak sartzen dira horren baitan.
- Ekonomia eta Ogasuna: Ekonomia, Next Generation, Aurrekontuak, Ondarea, Kontu-hartzailetza eta Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendaritza nagusiekin.
- Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala: Berrikuntza, Unibertsitate eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaritza nagusiekin.
- Kultura, Kirol eta Turismoa: Kultura, Turismo, Kirolaren Institutua eta NICDO.
Geroa Baik lau zuzenduko ditu
- Osasun Kontseilaritza: Osasun Zuzendaritza Nagusia, SNS-Osasunbidea eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua barne.
- Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilaritza: Kanpo Harremanetarako eta Euskarabideko zuzendaritza nagusiekin. Hala ere, PSNk bere gain hartzen du Bake, Memoria eta Bizikidetzako Zuzendaritza Nagusia.
- Industria, Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresariala: Enpresa Trantsizioko eta S4 Proiektu Estrategikoetako, Trantsizio Energetikoko, Merkataritzako eta Kontsumoko zuzendaritza nagusiekin.
- Landa Garapen eta Ingurumena: Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintza eta Ingurumen zuzendaritza nagusiekin.
Zurekin Nafarroaren esku, bakarra
- Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politikak: Etxebizitza eta Migrazio Politiketako zuzendaritza nagusiak barne.