Diputatuen Kongresua
JxCatek ostegun goizean erabakiko du Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan zein jarrera hartu
Agentziak | EITB Media
Bilera telematikoa izango da, 08:00etatik 09:45era, Gorte Nagusiak eratzeko bilkura baino bi ordu lehenago.
Jordi Turull JxCat alderdiko idazkari nagusiak alderdiaren exekutibaren ezohiko bilera deitu du datorren ostegunerako, Gorteak eratzeko saioaren aurretik, Kongresuko Mahaiaren osaketaren inguruan diputatuek izango duten jarrera erabakitzeko.
JxCateko iturriek baieztatu dutenez, zuzendaritzaren bilera telematikoa izango da 08:00etatik 09:45era. Hain zuzen ere, Diputatuen Kongresuan osteguneko 10:00etan hasiko den Gorte Nagusiak eratzeko saioan diputatuen botoaren nondik norakoak erabakitzea du helburu JxCateko exekutibak.
Laura Borras alderdiko presidentearekin, Miriam Nogueras Kongresuko buruarekin eta Jaume Cleries Senatuko bozeramailearekin adostu dute bilera.