Itxi

hizkuntza koofizialak

Espainiak euskara, katalana eta galiziera EBko hizkuntza ofizial gisa hartzeko eskatu du

eitb media

Leer en Castellano

Horrela, Espainiako Estatuan gaztelaniaz gain ofizialak diren gainerako hizkuntzak Europar Batasuneko hizkuntza-erregimenean sartzea bilatzen du Gobernuak.

Ahobizi, Euskaraldiko txapa.

Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroak modu ofizialean eskatu du gaur, Gobernuaren izenean, euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza erregimenean sartzea.

Horretarako, EBren hizkuntza-araubidea arautzen duen 1. erregelamendua aldatzeko eskatu du ministroak, "espainieraz gain estatutu ofiziala duten gainerako hizkuntzak" Europar Batasunean ere ofizialak izan daitezen.

Horrekin batera, EBko Kontseiluko Presidentetzak "eskaeraren bilakaerari buruzko informazioaren berri" bidaltzea eskatu du ministroak.

"Espainiak gaztelaniaz hitz egiten du, baina baita katalanez, euskaraz eta galegoz ere, eta gure eginbeharra da hizkuntza horiek ordezkatzeko, erabiltzeko eta ezagutzeko guneak bermatzea", adierazi du Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak.