diputatuen kongresua
Kongresuko Mahaiaren osaketak PPren eta Voxen arteko haustura erakutsi du, eta Feijooren inbestidura zaildu
eitb media
Voxek bere hautagaiari eman dio botoa Kongresuko Mahaiko presidente izateko, eta PPk ez ditu hautagai ultraeskuindarrak babestu presidenteordetza eskuratzeko.
Kongresuko Mahaiko kideak hautatzeko bozketak agerian utzi du PPren eta Voxen arteko haustura, eta horrek Alberto Nuñez Feijooren balizko inbestidura zailduko du; izan ere, alderdi ultraeskuindarraren botoak nahitaezkoak dira Feijoo Gobernuko presidente izendatzeko.
Gorte Orokorrak eratzeko saioan, Vox alderdiko diputatuek beren hautagaiei eman diete botoa Kongresuko presidentea aukeratzeko bozketan, Cuca Gamarra popularrari eman beharrean.
Ondorioz, PPk ez dio Kongresuko Mahaian presidenteordetza eskuratzeko botorik eman Voxi.