Itxi

UPN

Esparzak iragarri du ez dela berriro Nafarroako Gobernuko presidentegai izango

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Bizitzak zikloak ditu eta nik nirea izan dut. Ez naiz berriro Nafarroako Gobernurako hautagai izango", adierazi du UPNko presidenteak.

Javier Esparza UPNko presidentea azken udal eta foru hauteskundeetan. EFE.

Javier Esparza UPNko presidenteak ez du Nafarroako Gobernuko presidentegai gisa errepikatuko hurrengo foru hauteskundeetan.

Hala iragarri du Diario de Navarra egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, 2015eko, 2019ko eta 2023ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen hautagaia izan arren, Nafarroako Gobernuko buru izatea lortu ez duelako.

"Bizitzak zikloak ditu eta nik nirea izan dut. Ez naiz berriro Nafarroako Gobernurako hautagai izango", adierazi du Esparzak elkarrizketa horretan, eta gaineratu du "arima utziko duela lau urte barru Nafarroako presidente izateko UPNren hautagaia denari laguntzeko".

Esparza "oso harro" agertu da "hauteskundeetan aurkeztu garen bakoitzean izan dugun emaitzarekin eta babesarekin", eta uste du Nafarroako eta Espainiako politiketan "aldaketa bat" eman dela PSOEk "EH Bildurekin ituna egin daitekeela" erabaki zuenetik. "Ez Miguel Sanz, ez Yolanda Barcina, ez ziren presidente izango Alderdi Sozialista honekin", azpimarratu du.

Ildo horretan, Nafarroan "gobernu egonkorrak osatu ahal izan ziren, bai PSNk UPNren babesarekin, bai UPNk PSNren babesarekin". 2019an "gobernu egonkor eta arrazionala izateko" aukera zegoela adierazi du, baina sozialistak "aldatu" egin direla gaineratu du.