Itxi

KATALUNIA

Espainiako Etxebizitza Legearen aurka Konstituzionalean helegitea jartzea erabaki du Kataluniako Parlamentuak

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

ERC, Junts eta CUP alderdiek alde bozkatu dute; PSCk eta En Comu Podemek, aurka, eta gainerako alderdiak (Vox, Cs eta PP) abstenitu egin dira.

Pere Aragones Generalitateko presidentea, Kataluniako Parlamentuan egin den osoko bilkuran. EFE

Kataluniako Parlamentuko osoko bilkurak gaur erabaki du Espainiako Etxebizitza Legearen kontrako helegitea aurkeztea Auzitegi Konstituzionalean, Generalitatearen eskumen batzuk urratzen dituela iritzita.

ERC, Junts eta CUP alderdiek alde bozkatu dute; PSCk eta En Comu Podemek, aurka, eta Vox, Cs eta PP abstenitu egin dira.

Gaurko osoko bilkuran, ERCk eta Juntsek kritika gordinak egin dizkiete elkarri.

Espainiako Diputatuen Kongresuan Etxebizitza Legea onartu zenean, ERCk baiezko botoa eman zuen. Kataluniako Estatutu Bermeen Kontseiluak legeari buruzko txostena argitaratu ondoren, ordea, bere jarrera aldatu, eta errekurtsoa jartzea babestu du. Junts, ostera, hasieratik agertu da kontra. Kataluniako Estatutu Bermeen Kontseiluaren arabera, Espainiako Etxebizitza Legearen hainbat artikuluk Generalitatearen eskumenak urratzen ditu.